ekian-int-k1

Zer da EKIAN

EVE (Energiaren Euskal Erakundea) eta KREAN (MONDRAGON Korporazioko enpresa) erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da EKIAN. Era berean, ekimen publiko-pribatuaren lanaren fruitua da.

Euskadiko eguzki energia parke handienari izena ematen dio EKIANek. Arabako lurralde historikoko hegoaldean kokatzen den parke fotoboltaikoa. Energia garbiaren eta energia trantsizioaren aldeko apustua Euskadin.

Kokapena

Arabako lurralde historikoan kokatzen da eguzki energiaren Euskal Autonomia Erkidegoko parke handiena, Euskadiko hegoaldean. ARASUR Industria Eremuko lurzoru batean egin da instalazioa hain justu ere, 55 hektareako eremu batean.

ekian