Krean

www.krean.com

KREAN Promoción y Estructuración adarrak, LKS KREAN adarrak (parkearen proiektua diseinau eta zuzendu duen ingeniaritza-enpresa) eta KREAN Design & Build adarrak (diseinua eta eraikuntza giltza eskuan) KREAN Taldea osatzen dute, MONDRAGON korporazioan bildutako taldea. Proiektuetako lidertzaren aldeko apustua egiten du KREAN Taldeak, betiere –EKIAN parkearen kasuan bezala– proiektu horiek jasangarritasunarekiko konpromiso bat inplikatzen badute, ingurumen-arloan zein erantzukizun sozialaren arloan.

Araban bertan, adineko pertsonentzako, desgaitu fisikoentzako eta eguneko zentrorako egoitzagune berri baten eraikuntza sustatzen du KREAN Taldeak, eta Gasteizen Bus Elektriko Adimenduna ezartzeko proiektuan parte hartzen du, Irizar eta Yarritu enpresekin batera. 

 

EVE

www.eve.eus

Euskadiren Energia Estrategiak proposatzeko zeregina duen Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da Energiaren Euskal Erakundea, hornidura-bermeko, lehiakortasuneko eta jasangarritasuneko irizpidepean, eta, horrekin batera, herrialdearentzat funtsezkoak diren proiektuen garapenean parte hartzeko zeregina ere badu. Horretarako, Euskadiko erreferentziazko erakundea da energia-esparruan, energia-efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak garatzeko egiten duen ekarpenarengatik.

 

Energia garbiaren eta energia trantsizioaren aldeko apustua Euskadin