Lehenengo eguzki plakak instalatu dituzte EKIANen
2019ko apirilean lanak hasita, “La lágrima” izeneko lursaileko zoruaren egokitzapenean oinarritu ziren lehen lanak; Arasur plataformaren barruan dagoen lursail horrek izaera industriala du eta bertan eguzki-panelak jartzeko behar izan diren lanak burutu dira, lurzorua eta desnibelak egokitzeari begira gehienbat.
Horretarako, orotara, 150.000 m3 lur mugitu dira, lursailean bertan birkokatu direnak; hartara, lurra leku batetik bestera mugitzeko garraioaren eragina nabarmen murriztu zen.



